XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9.3 IREKITZEKO MODUAK

fopen funtzioaren parametroa nolakoa denaren arabera, uneko posizioa aukeratzeaz gainburu daitezkeen eragiketak definitzen dira, 9.2 taulan azaltzen den legez.


modua: onartutako eragiketak: uneko posizioa
r: irakurketak: hasiera
w: idazketak (fitxategi berria): hasiera
a: idazketak (gehikuntzak): fitxategiaren bukaera
r+: irakurketak+idazketak (eguneratzea): hasiera
w+: irakurketak + idazketak (fitxat. berria): hasiera
a+: irakurketak + idazketak (gehikuntzak): fitxategiaren bukaera

9.2 taula. fopen funtzioa erabiltzeko moduak.

Aipatu beharra dago ANSI estandarrean datuak testu edo bitar formatuetan atzi daitezkeela.

Fitxategi batean gordetzen dena testua dela suposatzen da bestela zehazten ez den bitartean.

Horren ondorioz, karaktere batzuk interpretatuak izango dira; adibidez, \n karakterea orga-itzulera izango da, \t tabulazioa, etab.

Kontuz ibili behar da testu-fitxategiekin, karaktere inprimagarriak sistema guztietan era berean interpretatzen diren artean, hainbat kontrol-karaktere inplementazioaren arabera era batera edo bestera interpretatuko baitira.

Esan beharra dago fitxategi estandarrak ere testu-fitxategi gisa zabaltzen direla.

Fitxategiak bitarrak definituz gero, aldiz, sistema eragileak ez du aipatutako byteen interpretazio berezirik egingo.

Bitak irakurtzen edo idazten dira azaltzen diren eran.

Fitxategi bitarrak testuak ez diren datuak gordetzeko eta fitxategiaren edukia dagoen bezala mantentzeko erabiliko dira.